XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gertakizun disgregatzaile eta traumatikoek, edo, besterik gabe, berriek, kontzientziaren esnaera eragiten dute giza psikologian.
Halatsu herrien historian
Ez naiz historia kontuetan aditua, baina interesgarria deritzot identitate-kontzientzia bi une historikoren argitan aztertzeari.
Iparraldeari dagokionez, honela ikusten du Olaizola historialari protestanteak Nafarroako inbasioaren ondorengo Juana Albretekoaren garaia:
Hegoaldeari dagokionez, berriz, Ilustrazio garaiaren hastapenetatik Konbentzio gerra bitartera, berebiziko aldaketa ideologikoa ezagutu zuen, beti ere identitatea arretagai: pentsamendu politiko ilustratuaren
Ordu arte ia besterik
Beste hori, ordea, tradizio handi eta eder batekoa zen.
Elizak, Ilustrazioak ereindako hazi progresistaren uzta bere komenturako on zela ikusirik, niaren oharpen hori euskal arimaren bazterrak
Ekimen ideologiko bakar batez bi mutur (baserria eta kalea) uztartu zituen Elizak euskaldun zintzoaren aldarean.
Ez legoke esan beharrik bi gertakizun historiko horiek (Nafarroaren inbasioa eta Juana Albetrekoaren Erresuma, batetik; Ilustrazioa eta Konbentzio gerra, bestetik) erromantizismoa baino lehenagokoak direla, baina gogoratzea ondo datorrelakoan nago argibide gorabehera ilun eta eztabaida guztiak bihozkada erromantikoaren sutan urtu ez daitezen.